/
  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Jewel Box moduko diska,CD en Jewel Box (boitier cristal standard)
    Palixek marrazkilari/infografistaren bihotzeko lana eginik . Pochette et intérieur réalisés par le dessinateur/infographiste Palix
    Kantu guzien hitzak ederki aurkezturik. Paroles et traductions en français joliment présentées

    Includes unlimited streaming of Trobador via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 5 days

      €8 EUR or more 

     

  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €5 EUR  or more

     

1.
2.
3.
03:35
4.
04:20
5.
02:36
6.
7.
03:48
8.
9.

credits

released June 1, 2015

tags

license

all rights reserved

about

Tristtan Mourguy eta Horeba Saint Jean De Luz, France

Ipar Euskal Herriko kantu egilea naiz: musikak eta hitzak konpostazen ditut eta gitarrarekin kantatzen ditut;
Bakarrik edo musikariekin pianoa, bibolina, ahotsak, gitarra elektrikoa, klarineta, bateria,...
Nere musika hemengoa dela ageri da bainan folk, rock eta Hego Amerikako eragin handiak dauzka.
2014ean atera zen Trobador diska eta 28 data aurten eginak ditut Iparraldean, Kebeken
... more

contact / help

Contact Tristtan Mourguy eta Horeba

Streaming and
Download help

Redeem code

Track Name: Zazpi bertso unibertso
Oihan beltzean barna
Orbela artean
Marrazten da aztarna
Urrats bakoitxean

Hiriaren diztira
Pizten da gauean
Arkaitzetatik begira
Deitzen nauenean

Ote eta iratze
Gibelean utziz
Harrizko borda pentze
Gorosti ta urritz

Hiriaren diztira
Nahi zuen ezagutu
Argiari begira
Mendia da mutu

Maldan behera doa
Erreka uharka
Arkaitzari saltoa
Eginaz marmarka

Uretan igerika
Delarik murgildu
Mendiaren kitzika
Jestu horrek hil du

Bertzaldera heltzean
Lur berria lortu
Mendia da atzean
Hiria da nortu
Track Name: Patraseko Tico
Zure banjoa dilindan, musikari leiala
Nork errango zintuen arrazoin ez zinuela ?
Askok zioten bai…leloa zinela !
Leloa niretzat ez…doi-doi originala!

Maiz zugan pentsatzen dut, noiz gara topatuko?
Noiz duzu banjoa hemendik hurbilduko?

Gaur zoragarri batez Greziako Patras hartan
Tico lagunarekin, irri, kantuz ta dantzan
Florida utzi zinuen ta txapela buruan...
Besteeri zabaltzeko ihizian munduan !

Maiz zugan pentsatzen dut, noiz gara topatuko?
Noiz duzu banjoa hemendik hurbilduko?

Lantzeko dantza hura hasiera bat izana zen
Sirtaki ta flamenko gustora zinituen nahasten
Doinu goxo horiekin edan erre ginuen
Goiza heldu zela ta…loak hartu gintuen

Maiz zugan pentsatzen dut, noiz gara topatuko?
Noiz duzu banjoa hemendik hurbilduko?
Zure zain gaude hemen, zerua da lekuko
Irriz kantuz ta dantza zurekin berritz Tico!
Track Name: Dama bat
Bada dama bat
Ama zahar bat
Zahar-zaharra
Alta, lan ta lan
Karraskan
Hankak azkar
Abarkak zakar
Tarrapatakan pattarrarantz
Garra zabal
Zalantza balantzak
Dantzan zaraman

Barna aska, zama laga, arnasa harran
Ta kantazan apal
Barna aska, zama laga, arnasa harran
Ta apal kantazan
Track Name: Zoriona
Nork ez du bere zoriona nahi?
Denak dira karraska karrikan
Nazioarteko helburua
Urrezko pipitak bezain arraroak!

Ni ere luzaz nenbilen
Ezker ekuin begiak kili-kolo...
Haizea bezain aldakorra
Egunero dagit kilimona!

Noiz goxatuko....dugunaz?

Gau batez gibelerat nagidana
Xoko batean gurutzatua nuen
Musika alkola kearen artean
Pindar horiek nire garra piztu zuten

Geroztik gordetu behar dut
Ohartzean lapurtuko didate
Bainan orai kanpoan naizelarik...
Nik ez dut, ez dut norabiderik

Bilatu
Atseman
Botatu
Nigarrez izan
Noiz goxatuko ?
Track Name: Pette
Pette zen
Ez lege ez fede zeken
Dener ments dener ken
Etzen betetzen

Pette zen
Bele beltz
Pertzez pertz Perez
Ezer ere etzenez
Ezen Pette zen
Track Name: Ene anaia galdua
Gauetan beti heldu haiz
Ene anaia galdua.
Malkoek sekretuak
Ez dituzte salatzen maiz.

Zuek bertzea baztertu
Edo bera atzerritu
Ta nik bazterrak aztertu...
Aztarnak...nun?...desagertu!

Zendu bizi baino lehen
Barneko bero denetan
Heriotzezko hotzean
“Amen, zu hor ta ni hemen... „

Oroitzapena mingotza
Zelula bertan egona
Kontzientzian nindoan
Amnesiaren hobian
Beldur sentimen askotan
Egun atsemaitekotan
Azkenean orain noa…
Arin, lasai ta sanoa…
Track Name: Alai
Alai gaztetxo bat zen
aurpegi lehuna
bihotza aratza
lapurdiko herrietatik zebilen
kantuak banatzen
ez zakien besterik egiten
ez zion besterik irakasten

Alta zoriontsu bizi zen
Libera bat edo birekin janaria erosten
Bere hatz mehetatik
Musika tresnen gainean xirrixtatzen
Guttiren beharrean, guttiz asetzen
Musikaz goxatzen

Zueri pentsatzen dut
Zuen kantuak nahiz ta ez entzun
Izan duzue falta zaidana
Zuen pasioaz hartzeko kuraia

Zuen bizimoldea
Egiazki artista batena
Eszena pollitenetatik hain urrun
Ez zaiteztela urtu

ARTEA jalgi hadi plazara
KALEA izan hadi galeria
ESKOLAN aski da geldotasuna
DENERI orain sortzaileen lana!

Musikari ahaztuak
Sekulan ez ezagunak
Bero itzazue belarriak
Arazten bihotziak
Amesten karrikak!
Track Name: Haro aroaz harro
Denborak lokarrarazten
Loaren erdian
Jabalaren ondoren
Dakarzu ekaitza

Que la belleza te llene
Toca hasta que la musica te lleve

Lehen unez ze iraultza
Estas manitas que bailan
Lehen hiztez ze ahotsa
Estas palabras que tocan

En un breve espacio
Temporal y precioso
El big-bang fue tan preciso
Que la luz aparecio

Un dia como otro
La flor abre sus ojos
Entonces nos preguntamos
Como ocurrio tal milagro

Toca, toca trobador
El dolor y el amor
No son solo palabras
Dentro de estas decimas
Track Name: Gaua heldu da
Gaua heldu da
Eguna aspergarria dakar
Azkenean jendea etzaten da
Barneko munduan jalgitzen zait
Nirekin egoten ahal naiz...

Sumatzen ditudan
uhain bortitzak jabaltzean
nihauri barne ispiluan mintzo naiz
nihori mintzatzeko nahian
orri xuri baten aintzinean naiz

Zer pentsa ? Zer erran ?
Zer kantatzeko modua?
Bihar harreman faltsuak, nagusi makurrak
Garen kontsumitzaileak amildegian
Kutsaduraren kontra noiz arte bihurtuko naiz?

Buru gabeko gorputzen gidariak
Hustu nahi naiz
Hastu nahi naiz
Bainan ezin dut
Zuen eskutan
Nire sustraiak tulunbioan
Zut-zut
Hustu, hastu, ezin dut!